12/16/2012
AURKEZPENA
Blog honetan Gorputz Heziketa 2.0 ikastaroan egindako lana aurkezten dizuegu. Bertan, Gorputz Hezkuntza saioetan akromalabar (akrosport eta malabar ariketak uztartuz) Unitate Didaktikoa landu dugu. Lanak bi norabide ditu; alde batetik irakasleoi Unitatea garatzeko helburu, eduki, metodologia , ebaluaketa eta materialari gaineko zehaztasunak agertuko dira. Bestetik, ikasleen ikasketarako baliagarriak izan daitezkeen bideoak sortu ditugu.
JUSTIFIKAZIO ETA HELBURUAK
SARRERA-JUSTIFIKAZIOA:
Malabarren eta akrosportaren oinarrizko teknikak ezagutu ondoren, talde lanean, sormena
bultzatzeko asmoarekin aurkezten dugu unitate hau.
Malabarren eta akrosportaren oinarrizko teknikak ezagutu ondoren, talde lanean, sormena
bultzatzeko asmoarekin aurkezten dugu unitate hau.
GH 2.0 IKASTAROKO HELBURUAK:
1-Malabarren eta akrosportaren irakaskuntzan, bideo tresnaren erabilpena bultzatu.
2.-Irakaskuntza kooperatiboaren teknika ezberdinak aplikatu
3.-Material pedagogiko berritzailea eraiki
4.-Ikasleen trebetasuna, sormena eta lankidetza bultzatu
UD-aren HELBURUAK
1.- Malabaretako teknika ezberdinen eta Akrosport-eko oinarrizko figurak ezagutu
2.- Ikasitako teknika ezberdinak aplikatuz taldeka koreografia xume bat antzeztu
3.- Teknologia berrien laguntzaz informazio ezberdina jaso, barneratu eta teknika
kooperatiboaren bitartez elkar transmititu
4.- Aurkeztutako lan baten grabaketa, editazioa eta publikoa den euskarri batera igotzen du.
12/15/2012
EDUKIAK
-Pilota malabareen egin.
-Malabar pilotak, kariokak, plater txinatarrak eta akrosporteko figura ezberdinak.
-Elkarlaguntza.
-Malabare eta akrosporta uztartuz espektakuloa antolatu.
-Bideo grabaketa eta edizioa.
METODOLOGIA
METODOLOGIA-ANTOLAKETA: Ikusentzuneko materialean oinarrituta malabar eta akrosporteko berariazko trebetasunak ikastea eta elkar irakastea.
EBALUAZIOA
EBALUAZIOA:
- Ebaluazio irizpide eta adierazleak:
- Ebaluazio irizpideak
- 3 pilota malabare sortzea.
- Tresna malabare ezberdinekin (pilotak,kariokak eta plater txinatarrak) mugimendu edo errutina ezberdinak lantzea eta menperatzea.
- Ikaskuntza prozesuan elkar laguntzak egitea
- Taldeka malabareak eta akrosporta uztartuz zirkoko espektakulu xume bat diseinatzea.
- Ebaluazio adierazleak
- Hiru malabare pilota egiten ditu.
- Pilotak, kariokak eta plater txinatarren oinarrizko errutinak menperatzen ditu.
- Akrosporteko oinarrizko figurak ezagutu eta burutzen ditu.
- Ikasteko laguntza eman eta jasotzeko jarrera du.
- Taldearen barnean azken aurkezpena diseinatu eta egiten du.
- Teknologia berriak erabiltzeko gai da, bai jaso eta baita igortzea.
- Ebaluazio tresnak
- Irakaslearen behaketa orria
- Kontrol fitxak
- Heteroebaluazioa; zirkoko talde lana autoebaluatzeko.IRAKASLEAREN BEHAkETA ORRIASaioa burutu behar dutenakbaiezPartze aktiboa izan duGaiarekiko jarrera ona izan duLan prozedura ondo ulertu duteTaldeak bere lanak ondo antolatu dituTaldekideak talde barruko eginbeharrak bete dituzteMalabaretako material ezberdin guztiak erabili dituzteEgin beharreko montaiaren azalpena eman dutAkroesporteko seguratasun neurriak egoki bete dituzteAzalpenetan beste soporte lagungarriak erabili dituzteTeknología ondo erabili duteGrabaketa burutu behar dutenakbaiezGrabaketan zehar adi egon diraTeknologia berrien erabilpen egokia egin duteArauak errespetatu dituzteEspazioa ondo menperatu duteGrabaketan parte hartze aktiboa izan duteJarrera ona izan duteEbaluatu behar dutenakbaiezFitxak ondo bete dituzteArgi eduki dute beraien eginbeharraArduraz jokatu duteKritikoak izan dirajarrera egokia eduki duteIKASLEENTZAKO FITXAKKOEBALUAZIOKO FITXAbaiezMalabare ezberdinak menperatzen dituAkroesporteko figura ezberdinak burutzeko gai daKlaseko arauak bete dituAzalpenetan adi egon daTxandak errespetatu dituTaldearen eginbeharrak bete dituLankideak errespetatu dituParte hartze handia izan duGaiarekiko interesa erakutsi duTeknologia berrien erabilpen egokia burutu duAUTOEBALUAZIO FITXA (Ikasleena)baiezBesteek burututako ekintzak adi jarraitu ditutGrabaketa ondo burutu dutTaldean nire ardurak bete ditutEbaluaketak lanean jarrera kritikoa eduki dutLan honetan gustora parte hartu dut
MATERIALA
- IKT materiala: Minieramangarriak
- Instalazioak eta gorputz hezkuntzako materiala: Pilotak, plater txinatarrak, kariokak
ARIKETA-JARDUEREN SEKUENTZIAZIOA
Zein ariketa edo jarduera proposatuko diren saio bakoitzean, unitatean zehar, txoko bakoitzean...
1.- Material sorrera: Pilotagintza eta trebakuntzan hasi
ATALAK
|
MATERIALA
|
DENBORA
|
1) Pilotak egingo ditugu talde handian
|
globo normalak pilota bakoitzerako 3 eta arroz borobil poltsa bat bikoteka
|
30 min. bikoteko biak 3 pilotana lantzeko
|
2) Piloten oinarrizko teknikaren hastapena
|
ordenagailu erabilgarriak bikoteka eta 2 pilotarekin egin beharreko ariketa ezberdinak ikusi eta burutu
|
15 min.
|
2.- Pilotetan, karioketan eta plater txinatarretan trebatzen> talde osoa 3 txokotan banatu eta txoko bakoitzean minieramangarri batekin txoko horretako malabarearen inguruko progresio txiki bat ikusi eta ikasten (barneratzen) ahaleginduko dira.
ATALA
|
MATERIALA
|
DENBORA
|
A TXOKOA > 2 zein 3 pilotekin trebetasun ezberdinak menperatzea. Bideoetan zailtasun progresiboko ariketan agertuko zaizkie eta hauen barneraketa indibiduala izango da helburu
|
Minieramangarria
3 pilota ikasleko
progresioa bideo edo power pointean
|
saio osoa
|
B TXOKOA> Kariokekin esku bakar batez, bi esku batera eta 2 eskuak elkargurutzatzen ikastea izango da helburu.
|
Minieramangarria
2 karioka ikasleko
progresioa bideo edo power pointean
|
saio osoa
|
D TXOKOA> Plater txinatarra makila gainean erori gabe edukitzetik orekan mantendu eta ahal bada saltotxoak emateko gai izatera bitarteko progresioa izango da landu beharrekoa
|
Minieramangarria
plater txinatarra ikasleko
progresioa bideo edo power pointean
|
saio osoa
|
3.- Akrosportean trebatzen
ATALAK
|
MATERIALA
|
DENBORA
|
AKROSPORTEKO figura ezberdinak ikustean, aurreko eguneko talde berdinetan ( 3 talde ), irudi ezberdinak ulertzea eta barneratzea
|
minierabilgarriak taldeka
|
15 min.
|
3 taldeetan banatu eta figura ezberdinak landu
|
minierabilgarriak
progresio edo figura ezberdinak zehatz burutzeko bideo edo power point
|
45 min.
|
4. eta 5.- “Elkarerakutsiz”
ATALAK
|
MATERIALA
|
DENBORA
|
Talde berriak 3 txokotan banatuko dira non bakoitzean euskarri informatikoa egongo den material ezberdinen progresioekin. Taldekide guztien artean progresio ezberdinak landuko dituzte espezializten ardurapean.
|
Talde bakoitzean>>
Minierabilgarri bat
bikoteka 6 pilota
kariokak (3-naka pare bat)
plater txinatarrra (3-naka bat)
|
2 saio oso
|
6. eta 7. - Koreografia diseinatu taldeka
ATALAK
|
MATERIALA
|
DENBORA
|
Akrosporteko koreografia asmatu
|
Ez da behar
| |
Malabareekin ariketa berezia edo koreografia prestatu
|
Malabare ezberdinak
|
Guztira 2 saio erabiliko ditugu
|
Koreografia osoaren antolaketa eta entsaioa
|
Malabare ezberdinak
|
Talde bakoitzak berak antolatuko du denboraren banaketa
|
Talde ezberdinen aurkezpena
|
Malabare ezberdinak
|
8.Koreografiaren antzezpena, grabaketa eta ebaluaketa
ATALAK
|
MATERIALA
|
DENBORA
|
Talde bakoitzak bere aurkezpena egingo du
|
Malabareak
|
10 min
|
Beste talde baten grabaketarekin arduratuko dira
|
Bideoa eta tripodea
|
10 min
|
Beste talde baten ebaluaketa egiten arduratuko dira
|
Ebaluazio plantillak
|
10 min
|
OHARRA>> talde bakoitza arduratuko da etxeko lan moduan bere bideoa ikastetxeko blogera edo moodel-era igotzen.
12/14/2012
12/13/2012
12/12/2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)